EGUNKARIA

Patxi Zubizarreta/Donostia

Rosa Centeno: «Iñork ez du ile bat ere galdu behar»

«Orokorrean, Euskal Herrian zirkulazio txarra pairatzen dugu. Baina zirkulazioa, aldez aurretik arazo larriak sortu baino lehen prebenitu eta konpondu behar da. Barizeak, flebitisa, aiton-amonen erriego falta, tentsioa… zirkulazio txararen eraginez sortzen dira eta gaitz hauei aurrea hartu behar zaie. Horretarako medikuntza naturalak oso bide egokiak eta ondorio zoragarriak eskaintzen ditu». Hala ere, arazo honekin batera, Rosak kausa psikologikoak ere nabarmentzekoak direla dio. «Nik esango nuke gaisotasunen % 75 gure barruko kezkek, bildurrak  eta zalantzek sortuak direla. Nire terapia, nire sendabidea, neurri handi batean psikologikoa ere bada Horrexegatik, beti pazienteari hurbiltzen saiatzen naiz.»

Bere hitzetan, nabari da Rosa ez dela nolanahi mintzatzen, atzean historia eta esperietzia zabalak dituela: «Arazo pertsonal batek eraginda hasi nintzen. Halaxe autore desberdinak irakurtzen hasi nintzen: Hipócrates, Paracelso…Bidebatez, teknika kapilarrak (Maxime D’Harrochekin) eta naturopatia ikasten hasi nintzen.  Lagun eta senide gaisoei laguntzen eta sendatzen hasi nintzen, on egiten nien nolabait, eta halaxe konturatu nintzen nire barruan, nire baitan bazegoela eragin positiboak zeuzkan zerbait. Benetan esango dizut, jendeari laguntzen dion energia daukat, energia, indarra, ahalmena, dohaina… Ez dakit nola azaldu. Eta ikasten jarraitu nuen (Barcelona, Alemania), eta praktikan gaur arte». Baina dirudienez., kontsultan lan gehiegi egiteagatik, Rosak bere erritmoa lasaitu behar izan du. «Egun askotan hamarrak eta hamaikak arte aritzen naiz. Eta lana izugarri gustatzen bazait ere, lasaiago hartu beharra daukat: nire burua zaindu ezean, nola lagunduko diet besteei? Hala ere, nire lana bezperan hasten da: meditazioa egiten. Goizean goiz, energiaz betetzeko footing edo gimnasia pixkat egiten dut, eta bazkalostean hondartan paseo eder bat, edo bestela (posible denean) uretara sartzen naiz. Lokuluskatxoren bat ere egiten dut, zoluaren gainean, alfonbran eta ondo tapatuta. Hau ere oso garrantzitsua da».

Rosarengana era askotako eta toki askotako gaisoak joaten dira, baina ile arazoak dauzkatenek gero eta ugariagoak dira: «Begira, inork ez du ile bakar bat ere galdu behar, ile bat galtzea zelula bat galtzea da. Adinarekin pertsonari ilea ahuldu egingo zaio, baina erori, ez du zertan. Ile erorialdi batzuk normalak dira, baina inork ez du zertan burusoil izan behar. Nik agintzen dizut niregana etortzen den edonori, zahar ala gazte,  zelulak (ilea) itzuli egingo dizkiodala. Orain dela gutxi, adineko patziente batek gurekin peluka kendu ahal izan du, eta bere ilea erakutsi. Pertsona zuhaitz baten antzekoa da, eta ilea galtzea ez da ostoak galtzea, sustraiak galtzea baizik»

SOSLAIA

Lan egitearen poza

Donostiako Legazpi kalean duen kontsultan hartu gintuen. Jende asko zegoen han bilduta: osasun egarri zirenak, laguntzaileak eta amaren bidea hartu duen alaba bera. Goiz hartan, eskerronez, Iturendik eskuz egindako zenbait “kaiku” ekarri zizkioten. Eta orduan Rosa artearekiko duen zaletasuna aipatu zuen, artearekiko eta baita naturarekiko ere: mendia, zaldiak, itsasoa.